Amaitu dira Martirietako Pentekoste jaiak

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 21a, 10:50

Atzo, igandea, amaitu ziren Martirieta auzoan Pentekoste jaiak. Eguzkiak lagundu zuen egun guztian zehar, eta auzotar eta herritar ugari bertaratu zen haietako azken egunaz gozatzera.

11:00etan bota zuten festei hasiera emateko txupinazoa, eta ondoren auzoan hildakoen aldeko meza ospatu zen Martirietako ermitan. Meza amaitu bezain laster, auzoko elkartean hamaiketakoa eskaini zuten, trikitilariek lagunduta. Bazkal aurretik umeentzako puzgarriak eta Zelai-Luzeko zezenak plazaratu zituzten. Bazkaltzeko paella prestatu zuten auzotarrek, eta elkartea goraino bete zen. Gainera, bazkalostean, trikitilariek alaitu zuten elkartea. Antolatzaileak gustora gelditu dira jendearen erantzunarekin. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide