Imanol Aleson hirugarren Peneda-Geres Trail Adventure mendi lasterketan

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 21a, 09:50
Aleson, podiumean. (Argazkiak: Peneda-Geres Trail Adventure)

Imanol Aleson Portugalgo Peneda-Geres Trail Adventure mendi lasterketan izan da, eta hirugarren postuan amaitu du lasterketa. Maiatzaren 12an hasi zen lasterketa, eta joan den ostiralean bukatu, zazpi etapa eta gero.

 

Zazpi etapetatik sei hirugarren postuan amaitu ditu Alesonek, eta bat laugarren postuan. Guztira 22:53:43ko denbora egin du mendi lasterkari azkoitiarrak. Lehen sailkatuak 21:30:50 denboran egin zuen lasterketa, eta bigarrenak lehenak baino 18 minutu eta segundo bat gehiago behar izan zituen bidea egiteko.

«Gozatu ederra hartu dut astean zehar, momentu ederrak pasatu ditut eta txakalaldirik gabe; ematen du sasoian jartzen ari naizela», esan du Imanol Alesonek bere Facebook kontuan. «Aurretik amaitu duten bi gazteek oso azkar egiten dute korrika. Halere, oso gustora amaitu dut, eta sentsazio onekin», azaldu du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide