Floreaga ikastetxeko Familien festa ospatu dute

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 20a, 16:33

Maiatzaren 19an, Maria Laguntzailearen ospakizunen bezperan, Floreaga Ikastetxeko Familien festa ospatu dute.

Arratsaldean zehar, entretenimentu eta ekintza ugari izan dira gurasoen eta haurren gozamenerako: puzgarrietan salto, aurpegiak margotu, patata tortilla lehiaketan parte hartu eta karetak prestatu dituzte, besteak beste.

Frontoian afaltzeko 400 pertsona bildu ziren, eta afariaren aurretik, Alai Batzako abesbatzak aurtengo pastoral kanpainako kantua eskaini zien: “Baina zurekin”.

Bukatzeko, solidaritate bingo bat egin zuten, eta jasotako dirua Siriara bidaliko dute.

Argazkiak: Floreaga ikastetxea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide