'The Pros and Cons of Dubbing' hitzaldia ingelesez gaur, Gaztanenean

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 17a, 09:47

Gaur, maiatzak 18, The Pros and Cons of Dubbing —Bikoizketaren alde onak eta txarrak hitzaldia Eric Goldman estatubatuarrak emango du, ingelesez. Gaztanenea Formakuntza Zentroan eskainiko den hitzaldia herritar guztientzat irekia izango da eta doakoa. 18:00etan hasiko da.

 

Hasiberrientzat alemaneko ikastarorako

Alemanean hasiberriak direnei zuzendutako ikastarorako izen ematea  zabalik dago. Ekainaren 4an, 5ean eta 6an zuzenduko da ikastaroa. Izena emateko azken eguna maiatzaren 28a izango da. Saioak aipatu egunetan 17:30etik 19:30era izango dira.