'Un lugar tranquilo' eta 'Peter Rabbit' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 16a, 09:18

Datorren asteburuan Un lugar tranquilo eta Peter Rabbit filmak eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Ostiralean ez da film emanaldirik izango aretoan, Passepartout musika talde azkoitiarrak Sinergia diskoa aurkeztuko baitu, 22:00etan. Kontzerturako sarrera doan izango da.

 

Zapatuan hasiko dira, beraz, filmen emanaldiak. Un lugar tranquilo helduentzako fima zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 20:00etan emango dute. Umeentzako Peter Rabbit filma, aldiz, igandean 17:15ean hasiko da. Ikusi asteburuko bi filmen bideo laburpenak:

Un lugar tranquilo filma:

 

Peter Rabbit filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide