Huhezinema jaialdia eta 'Proyecto Rampage' eta 'El Príncipe Encantador' filmak ikusgai, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 9a, 14:35

Datorren asteburuan Proyecto Rampage eta El Príncipe Encantador filmak izango dira ikusgai Baztartxo antzokian. Ostiralean ez da film emanaldirik izango, baina izango da zer ikusia. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia eskainiko baitute, 22:00etan hasita.

 

Proyecto Rampage filmaren laburpena:

 

El Príncipe Encantador filmaren laburpena:

 

Huhezinema jaialdia, ostiralean

Ostiralean, 22:00etan, Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia izango da Baztartxo antzokian, eta ondorioz ez da film emanaldirik izango. Huhezinema Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute. Film labur horien artean hainbat azkoitiarren lanak izango dira ikusgai.

Alde batetik, Alots Arregiren eta Izibene Oñederraren Atxur Animazio Taldeak egindako Areka lana, eta bestetik, Saioa Murua azkoitiarraren taldeak egindako Karkarcar lana. Bi lanak sarituak izan ziren XI. Huhezinema sarietan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide