Giza katean parte hartuko duten hainbat gaztek argazkia atera dute

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 4a, 18:46

Argazkian, ekainaren 10eko giza katean parte hartuko duten gazte azkoitiarrak.

Gure Esku Dago antolatzen ari den ekainaren 10eko giza katean gazteen kilometroa osatzeko ardura hartu du herriko gazte talde batek. Horretarako, gaur arratsaldean gazte argazkia atera dute, eta herriko gazteak animatu dituzte giza katean parte hartzeko izena ematera. Ostegunero, pintxo-poteko garaian, mahaia jarriko dute plazan, eta bertan eman beharko da izena. Ekainaren 10ean azkoitiarrek guztira bi kilometroko giza katea osatuko dute, Arroa eta Itziar artean, eta horietako kilometro bat gazteek osatzea nahi dute.