Donibane Garaziko emakumearen hilketa gaitzetsi dute hainbat herritarrek

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 2a, 19:45

Sostenipe Talde Feministak deituta, dozena bat lagun bildu dira gaur arratsaldeko elkarretaratzean, Donibane Garazin apirilaren 28an izandako erailketa matxista gaitzesteko. Bikotekide ohiak autoarekin harrapatuta hil zuen 32 urteko emakume bat Nafarroa Behereko hiriburan.

 

Kontzentrazioaren bitartez, "eraso eta erahilketa matxista orori gaitzespena" adierazi nahi izan diete, Sostenipeko ordezkariek azaldu dutenez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide