Floreaga ikastetxeko ikasleak udaletxean bisitan

Maxixatzen.eus 2018ko api. 26a, 13:30
Floreaga ikasleak eta irakasleak bisitan izan dira udaletxean.

Gaur goizean Floreaga Salestar Ikastetxeko LH3 mailako ikasleak izan dira udaletxean bisitan. Javier Zubizarreta alkateak egin die harrera eta berak azaldu dizkie udal kudeaketaren eta herrigintzaren inguruko xehetasunak.

 

Aurrez, ikasgelan gaia jorratu badute ere, egindako lana borobiltzeko hainbat azalpen eman dizkie alkateak, ikasleen jakin-mina asetu asmoz. Bere ahotik jakin dute udalbatza nola osatzen den, hauteskundeak zer diren eta zertarako balio duten, udalaren ardurak zeintzuk diren, eta abar.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide