Hitzaldia Carina Wintersteller jatorrizko aleman hiztunaren eskutik

Maxixatzen.eus 2018ko api. 25a, 11:17

Gaztanenea Formakuntza Zentroak antolaturiko hitzaldi zikloa aurrera doa. Bihar, osteguna, 17:30ean, alemanaren txanda izango da. Carina Wintersteller austriarrak ondorengo hitzaldia emango du: Österreich, das Land der Musik: von Waltzer bis zu Austropop. Musika izango du hizpide. Ekimena doakoa eta irekia da herritar guztientzat.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide