Anarik kontzertua emango du ostegunean, Etxe Aitz tabernan

Maxixatzen.eus 2018ko api. 24a, 10:59

Anari «bidea eta denbora» hasi zen lekura itzuliko da etzi. Ostegunean, apirilak 26, kontzertua emango du Etxe Aitz tabernan, 22:00etan. Etxe Aitz tabernan hasi zuen bere bidea Adarra Saria jasoko duen musikari azkoitiarrak.

 

Twitter eta Facebook sare sozialetan jakinarazi du Anarik ostegunean Etxe Aitz tabernan izango dela. Kontzertu irekia izango da, eta Anariren zuzenekoa ikusteko sarreran doan izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide