Alokairua ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak gazteentzat

Maxixatzen.eus 2018ko api. 24a, 09:26

Udalak zabalik du gazteen etxearen alokairua ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko epea. Eskariak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 11an amaituko da.

 

Helburua da «18 eta 35 urte bitarteko gazteei alokairua partzialki ordaintzen laguntzea», azaldu dute udaletik. «Laguntza eskatzeko, etxea errentan hartuta izan behar da edo alokairu kontratua indarrean izan datorren uztailaren 11rako», gehitu dute. Laguntza emateko epea hamabi hilabetekoa izango da. Udalak 65.000 euro bideratuko ditu guztira.

Etxebizitza partekatzen duten gazte guztiak izango dute onuradun izateko aukera, baldin eta alokairu-kontratua denek sinatzen badute banan-banan. Kasu horretan, eskatzaile bakoitza bizikidetza-unitate independentea dela ulertuko da, eta kontratuaren sinatzaileen artean proportzionalki banatuko da laguntza. Iaz 27 eskaera aurkeztu ziren eta 25 onartu zituen udalak, besteek ez zituztelako baldintzak betetzen. Guztira 56.248,95 euro banatu ziren.

Deialdia 2017ko maiatzaren 2ko 82 zenbakia duen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialan argitaratutako ordenantzak arautzen du eta horren arabera banatuko dira laguntzak. Ikusi deialdia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide