44. Dantzari Txiki Eguna ospatuko da igandean

Maxixatzen.eus 2018ko api. 19a, 17:01

Igande honetan, apirilaren 22an, Azkoitiko 44. Dantzari Txiki Eguna ospatuko da. 200 lagunetik gora izango dira parte hartzaileak, eguneko protagonista bihurtuz musika eta dantza.

 

Bertan Florega ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako KANDIOLA dantza taldeak eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako dantza taldeak hartuko dute parte. Bizkargi Musika eskolako musikariak eta eguna antolatzeaz arduratzen den Txalkor Txistulari Taldea ere bertan izango dira dantzariei eta egunari musika ipintzen.

Partaideak 10:45ean Julio urkixon elkartuko dira eta 11:00etan Herriko Plazarantz abiatuko dira kalejiran. Plazan otartekoa jan ondoren Balda plazan eta Eliza atarian  bilduko dira dantzari eta musikariak euren abilezia erakusteko, publikoaren gozamenerako. Amaitzeko, 12:45ean denek erakustaldia eskainiko dute Herriko plazan.

Eguerdi partera arte, beraz, dantza izango da nagusi Azkoitian igande honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide