Bizikleta denda batean lapurreta egin dute bart

Maxixatzen.eus 2018ko api. 11a, 20:52

Goizean goiz bizilagun batek Ertzaintzari deitu dio Trino de Uria kaleko bizikleta denda bateko erakusleihoa hautsita zegoela esanez. Ordea, Ertzaintza eta dendako jabea bertaratu direnerako, lapurrak ihes eginda zeuden.

 

Antza, goizeko 04:30ak inguruan izan da lapurreta, eta hiru bizikleta elektriko eta bestelako materiala lapurtu dituzte. Guztira, gutxienez, 7.000 euroko galera izan daitekeela uste dute dendako arduradunek. Dendako alarma jarrita zuten arren ez du jo lapurreta gertatu den unean; Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Dendako arduradunak herritarrei ohartarazi nahi izan die horrelako lapurretetatik datozela askotan Interneten aurkitzen dituzten bizikleten prezio merkeak: «Mauka horien atzean askotan zer dagoen ikustarazi nahi diet herritarrei», azaldu du bizikleta dendako arduradunak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide