Pablo Hasélen eta Glaukomaren kontzertuak zapatuan, herriko plazan

Maxixatzen.eus 2018ko api. 10a, 09:49

Pablo Hasél rap kantari ezagunak eta Glaukoma taldeak zapatuan kontzertua emango dute herriko plazan, 22:30etik aurrera. Bakarlariaren eta euskal musika taldearen kontzertua Um Blem Ble tabernarien elkarteak antolatu du.

 

Glaukoma talde tolosarrak bere hirugarren lana aurkeztuko du Azkoitian, Kalima. Guztira 13 kanta ditu diskoak, euskaraz zein gazteleraz. Bonbereneak ekoitzitako diskoa da, eta beraien hitzetan «diskoa lehorra eta likitsa da aldi berean, harea soilik izan litekeen moduan».

Pablo Hasel rap kantari kataluniarra ere Azkoitiko plazan izango da. Bere kantetako letrek behin baino gehiagotan sortu dute polemika; Espainiako Auzitegi Nazionalak gartzela zigorrak ezarri dio bere kanten letrengatik. Orain dela gutxi, esaterako, bi urte eta egun bateko gartzela zigorra ezarri diote. Antza, Twitter bidez eta Youtubeko kanta batean terrorismoari gorazarre eta Espainiako errege etxeari eta instituzioei irain egiteagatik kondenatu zuten Hasél..

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide