Orion Elkarteko Jokin Sudupe eta Joanes Davila Espainiako arrantza txapelketara sailkatu dira

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 28a, 09:24
Joanes Davila eta Jokin Sudupe, ezkerrean eta erdian, hurrenez hurren.

Joan den asteburuan Euskadiko eta Gipuzkoako salmonido gazteen arrantza txapelketak jokatu ziren Leitzaran Ibaian. Txapelketa horietan izan ziren Jokin Sudupe eta Joanes Davila azkoitiarrak.

 

Jokin Sudupek, Gipuzkoako txapelketan, lehen postua eskuratu zuen, eta Joanes Davila hirugarren sailkatu zen. Euskadiko Txapelketa, berriz, bigarren postuan amaitu zuen Sudupek, eta laugarrengoan Davilak.

Aurtengo txapelketan, lehen bost sailkatuek lortu dute Euskadiko ordezkari bezala uztailean Coruñako Xalas ibaian egingo den Espainiako txapelketara joateko txartela. Bertan izango dira, beraz, Jokin Sudupe eta Joanes Davila.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide