11. Huhezinemako sarituen artean hainbat azkoitiar

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 27a, 13:55
Saioa Murua, goiko lerroan, erdian. (Argazkia: Huhezinema Jaialdia)

Joan den ostiralean egin zuten 11. Huhezinemako sari banaketa Aretxabaletako Arkupe Aretoan. Iban Garcia azkoitiarrak eta Zuriñe Hidalgok aurkeztu zuten emanaldia. Saioa Murua, Alots Arregi eta Izibene Oñederra azkoitiarrak sarituen artean izan ziren.

 

Alots Arregiren eta Izibene Oñederraren Atxur Animazio Taldeak egindako Areka lanak sail ofizialak emandako euskarazko film onenaren Goiena Saria jaso zuen —1.000 euro—. Saioa Muruaren taldeak egindako Karkarcar lanak, berriz, MU ikusleen sailak emandako fikzio onenaren saria —300 euro— eta ikusleen saria —100 euro— jaso zituen.

Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdia, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute. Hiru egunetan zehar, martxoaren 21etik 23ra, film laburrez bete zuten Aretxabaleta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide