Kataluniarekin bat egin dute dozenaka azkoitiarrek ere

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 25a, 12:48

Kataluniako politikari eta eragileen azken espetxeratzeak salatzeko elkarretaratzea egin dute dozenaka azkoitiarrek gaur eguerdian, herriko plazan. Hego Euskal Herriko hainbat herri eta hiriburutan bezala, Kataluniarekin bat, demokrazia, askatasuna lelopean bildu dira. Modu horretan, Kataluniako herriari elkartasuna agertu nahi izan diote hainbat herritarrek.

 

"Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera eta Estatu espainiarraren demokrazia falta eta inboluzio demokratikoa" salatu dituzte gaurko elkarretaratzearen deitzaileek, besteak beste, EH Bildu, ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, CNT, Etxalde, EHNE eta Gure Esku Dago.