Gaztearen Maketa Lehiaketako bozketa fasera sailkatu da Deus Ez taldea

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 16a, 10:06
Deus Ez taldeko kideak.

Azkoitiko eta Eibarko gazteek osatzen dute Deus Ez musika taldea, eta XXVII. Gaztea maketa lehiaketaren bozketa faserako sailkatu da. Duela sei hilabete argitaratu zuten estudioko lehendabiziko diskoa, eta rock musika oinarri duten hamar kantu bildu dituzte bertan. Bide okerrak da lehiaketarako aurkeztu duten abestia.

 

Eric Deza eta Alex Etxeberria eibartarrek eta Koldo Sagarzazu azkoitiarrak osatutako hirukoteak zozketa bat abiatu du Facebook orrialdean, lehiaketarako botoak lortzeko. Parte hartzaileen artean bi CD sinatuta eta kamiseta esklusiboak zozketatuko dituzte.

Martxoaren 22ra bitartean, entzun eta bozkatu hemen Deus Ez taldea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide