Imanol Larrañaga bigarren Orioko 8. Mendi Lasterketan

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 5a, 10:26

Argazkiak: Karkara. Larrañaga, ezkerretik aurrenekoa.

Atzo, igandea, Orioko 8. Mendi Lasterketan parte hartu zuen Imanol Larrañaga mendi lasterkari azkoitiarrak, eta bigarren postuan iritsi zen helmugara. Larrañagak 01:51:00ko denbora behar izan zuen proba amaitzeko; irabazlea baino 50 segundo gehiago. Guztira 241 korrikalari lehiatu ziren 22 kilomentroko ibilbide malkartsuan. Helmuga zeharkatzen lehenak Beñat Katarain zegamarra eta Oihana Azkorbebeitia abadiñoarra izan ziren.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide