Izer Etxetxok irabazi du Baztarrikaldeko IX. Joxe Astarbe Saria

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 4a, 19:21
Izer Etxetxoko ordezkariak txapeldunaren mantarekin.

Izer Etxetxoko astoa nagusitu da gaur arratsaldean Baztarrikaldeko jaien egitarauaren barruan jokatu den IX. Joxe Astarbe Saria.

 

IX. Joxe Astarbe Sariko asto probak jokatu dira arratsaldean Baztarrikaldeko jaietan, eta hiru etxetako hiru asto izan dira lehian. Honako ordena honetan atera dira lehiara: lehendabizi Txibilter, gero Izer Etxetxo eta azkenik, Artabilla. Azkenean, Izer Etxetxo izan da irabazlea 67 plaza, 2 zinta eta sei metro eginda. Bigarren sailkatua Txibilter izan da, 66 plaza t'erdi eta 3,8 metro eginda. Hirugarren postuan Artabillako astoa sailkatu da, 59 plaza eginda.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide