Joseba Diaz hirugarren Aiako lasterketan

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 2a, 09:10

Argazkiak: Karkara.eus

Joseba Diaz mendi lasterkari azkoitiarrak hirugarren postuan amaitu zuen joan den igandean jokatu zen Aiako VII. Mendi lasterketan, ordubete eta hamar minutuko markarekin.

 

Walther Becerra sestaoarrak irabazi zuen, ordubete eta zazpi minutuan lanak bukatuta, eta bigarren postuan, Ruben Ruzafa aizarnazabaldarra helmugaratu zen.

Emakumezkoetan, berriz, Oihana Azkorbebeitia abadiñoarra izan da nagusi. Ordubete eta 20 minututan amaitu du lasterketa, eta 5 minutuko aldea atera dio bigarrenari, Vanessa Pelaez andoaindarrari. Alizia Olazabalek osatu du podiuma, ordubete eta hogeita zortzi minutuko markarekin.

Aiako Kirol Elkarteak antolatutako 15. kilometroko proba da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide