Garagune zentroko kideek eskuz egindako materiala salduko dute bihar Torre Zuri aurrean

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 1a, 19:08

Azpeitiko Garagune zentroko kideen postua egongo da bihar, ostirala, Torre Zuri erakustokiaren aurrean. Bertan zentroko lagunek eskuz egindako koilareak eta giltzatakoak salgai ipiniko dituzte, 10:00etatik 12:00etara.

 

Garagune Zentroa, Azpeitiko Antxieta etxean dago, eta bertan eskualdeko adimen urrikoentzako zentroa eskaintzen dute, Goienetxe fundazioaren baitan. Garagune zentroaren helburu nagusia adimen urritasuna duten pertsonak lehen mailako herritarrak izatea da. Halaber, eskubide berdinak eta behar dituzten laguntzak izan ditzaten egiten dute lan, besteak beste.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide