'Ergela' antzezlana ikusgai zapatuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 28a, 11:11

Txalo produkzioaken 'Ergela' antzezlana taularatuko dute larunbat honetan, martxoak 3, Baztartxo antzokian, 19:30ean. Sarrerak 6 eurotan egongo dira salgai.

 

Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Sara Cozar eta Joseba Apaolaza aktore ezagunek Eder Trauss eta Karlos Varelari ematen die bizia oholtza gainean. Komediari leial eutsiz, egungo gizarteari kritika bortitza egiten dio Ergela obrak.

Horrela dio sinopsiak: «Protagonista froga psikologiko batzuetara aurkeztu da, diru pixka bat ateratzeko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina trampa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologa misteriotsu batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure tontolapikoa urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik gerat ez dadin».

Umoreari tarterik kendu gabe, bi protagonisten arteko elkarrizketa sakona da 'Ergela'. Hausnarketarako bidea ematen duen obra da, besteak beste.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide