Baztarrikaldeko festak ospatuko dituzte asteburuan

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 26a, 13:40

Ostiralean hasita, jaiak ospatuko dituzte Baztarrikaldean. Aste honetako ekintzez gain, datorren asteburuan mus txapelketa izango da.

 

Ostiralean, 20:30ean, bertso afaria egingo dute Orion Elkartean. Afarirako aurrez eman beharko da izena, Isidro Erretegian. Festak igandean jarraituko du, izan ere, 12:00etan, Zelai Luzeren pottokak eta zezenak izango dituzte Baztarrikaldean. Arratsaldean, 17:30ean, Joxe Astarbe sariari dagokion asto proba jokatuko da Txibilter baserriko, Isidro Erretegiko eta Astabila etxeko astoekin.

Martxoaren 9an agurtuko dituzte festak, Orion Elkartean jokatuko den mus txapelketarekin. Karta jokoa 22:30ean hasiko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide