PUBLIRREPORTAJEA | «Gorputzaren jarrera berriz orekatzeko eta giharrak forma globalizatuan luzatzeko gimnastika da Pancafit»

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 27a, 09:42
Pancafit metodoa.

Iñaki Ruizek Pancafit metodoarekin hamaketan luzaketak egiten laguntzen die herritarrei. Azpeitiko Iñaki Azpiazu kalean eskaintzen ditu saioak.

 

Zer da Pancafit hamaka?

Gorputzaren jarrera berriz orekatzeko eta giharrak forma globalizatu batean luzatzeko gimnastika bat da. Bestalde, gorputzeko artikulazioak mobilizatzen ditu, betiere arnasketa eta erritmo espezifiko batekin. Horrekin, minak, hau da, tentsioak eta kontrakturak askatzea lortzen da.

Garrantzitsua al da postura egokia izatea?

Postura zuzen eta orekatua giharren funtzionamendu eta artikulazio onaren bidez lortzen da.

Gorputzeko giharren bi herenek funtzio posturala dute, eta horiek entrenatzea eta estimulatzea ezinbestekoa da. Jarrera txarrekin, gihar batzuk besteak baino gehiago lantzen eta gainkargatzen dira, eta horrek giharretan kontraktura eta tentsioa sortzen du.

Nolako luzaketa ariketak dira?

Kate muskularren luzaketa globalizatuak dira. Burutik hasi eta oinetaraino, hamakak dituen angeluez baliatuta, gihar guztiak luzatzen dira; luzaketen intentsitatea handitu edo murriztu egiten da, pertsona bakoitzaren beharren arabera.

Zer dira kate muskularrak?

Gure giharrek ez dute bakarrik lan egiten; taldeetan elkartzen dira, giharren arteko kateak sortuz. Horren ondorioz, gihar desoreka edo artikular bat balego, egitura osoari modu negatiboan eragingo lioke.

Hamakekin, luzaketen tentsio global baten bidez, kaltetutako katea tratatzen da, betiere konpentsazioak saihestuz. Horrela, galdutako elastikotasuna berreskuratu eta blokeatuta zeuden artikulazioak askatu ahal ditugu. Horren ondorioz, gorputzaren funtzionalitatea hobetzen da, eta hori eguneroko jardueretan, lanean zein kirolean nabaritzen da.

Zein da luzaketa normal baten eta hamakan egiten diren luzaketen arteko desberdintasuna?

Hamakekin, luzaketa globala lortzeaz gain, denbora guztian daukagu gorputza lerrokatuta. Nahiz eta luzaketen intentsitatea handitu (sakroa, bizkarra eta okzipitala maila berean), hamakaren babesak ez digu uzten postura txar batekin sor daitekeen konpentsazioa lortzen. Hori ezin da luzaketa tradizionalekin ekidin.

Eskolak nola dira, banaka edo taldeka?

Talde txikitan lan egiten dut; astean ordubeteko saioak izaten dira –hilean 38 euro–. Postura lantzeko gimnastika da, eta oso adi egon behar da une oro, lerrokatuta egoteko eta mugimendu arrarorik ez egiteko. Bestalde, garrantzitsua da lehen egunetik pertsonaren arazoak zein diren jakitea. Modu horretan, minak edo lesioak (disko-hernia, lunbagoa, protrusioa, eskoliosia, ziatika, lepoko minak…) zein izan daitezkeen jakin daiteke, eta horiek murrizten edo ahal dela ekiditen saiatzen gara.

Norentzat pentsatuta dago metodo hau?

Bizi kalitatea hobetu eta lesioak saihestu nahi dituztenentzat. Era berean, kirolarientzat, errendimendua hobetzeko; ordu asko eserita igarotzen dutenentzat, liburuaren edo ordenagailuaren aurrean esaterako; helduentzat, galdutako mugikortasuna berreskuratzeko, eta haurdunaldian dauden eta erditze osteko emakumeentzat. Bizkarreko, sorbaldako, lepoko nahiz belauneko mina dutenentzat ere baliagarria da.

Nola izan zenuen Pancafit metodoaren berri?

Bi belaunak operatuak ditut eta, horrez gain, bizkarrean eskoliosi txiki bat dut. Posturetan desoreka asko nituen. Orain dela lau urte hamaken eskoletara joatea gomendatu zidaten, eta horrela egin nuen. Zumaian jaso nituen eskolak, eta, epe laburrean izan nuen hobekuntza ikusita, hamaketan eta lesioen errehabilitazioan espezializatzea erabaki nuen. Gainera, hainbat ikastaro egin ditut, posturen zuzentasuna eta pertsonaren ongizatea lortzeko asmoz.

 

Iñaki Ruiz

 

Helbidea: Iñaki Azpiazu kalea, 20730 Azpeitia

Telefonoa: 666 19 06 53

E-posta helbidea: rusku2@msn.com

Webgunea: www.luzafit.com    

Oharra: lehen saioa doakoa izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide