Haleema Sadia, Azkoitian euskara ikasi duen pakistandarra

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 13a, 10:26
Haleema Sadia.

Joan den igandean, Aguraini buruzko 'Herri txiki, infernu handi' saioan Haleema Sadia izeneko 16 urteko neska bat elkarrizketatu zuen Zuhaitz Gurrutxagak. Jatorriz pakistandarra da, eta orain Agurainen bizi den arren, 8 urtetatik 13 urte bete arte Azkoitian bizi izen zen. Batez ere, bere euskalduntzeari eta hemengo bizitzari buruz hitz egin zuen euskaraz. Azkoitian euskara ikastea «erraza» dela dio, «denak euskaraz» bizi direlako. Euskara bi-hiru urtean ikasi zuen.

 

 

Bideoa ikusteko lotura.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide