Arantzazu Zabaletak irabazi du 50 euroko Zakelmariren txekea

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 3a, 10:25

Urtarrileko aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 27. orrialdean zegoen. Asmatzaileen artean zozketa egin ondoren, Arantzazu Zabaletak irabazi du Herrixen Merkatari Elkartearen 50 euroko txekea.

 

Datorren hilean, Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna urtarrilaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide