DBHko ikasleentzako aurrematrikula irekita Azkoitia BHIn

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 30a, 12:45

Datorren ikasturterako (2018-19) DBH lehen mailako ikasleen aurrematrikula ireki da. Aurrematrikula urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra egin ahal izango da. Nahiz eta matrikulazio garaian ikastetxeko hezkuntza proiektua, metodologia, jarduerak, eta abar modu zabalagoan azalduko dituzten, ate irekien jardunaldi bat antolatu dute otsailaren 1erako, osteguna, 17:30ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide