2018/02/05 20:00

Emanaldia

Gaur ekingo diote Mendi Asteari, Elkargunean

Gaur ekingo diote Mendi Asteari, Elkargunean
Elkargunea, Azkoitia

Mendi Astea ospatuko dute otsailaren 5etik 7ra bitartean. Anaitasuna Mendi Bazkunak askotariko egitasmoa antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Emanaldi guztiak Elkargunean izango dira, 20:00etan hasita.

Fidel Mendiaren Jaitsiera 'ezberdinak' mendi ezagunetan hitzaldiarekin emango diote hasiera asteari; otsailaren 5ean, astelehena, izango da. Hurrengo egunean, otsailaren 6an, Mongolia Bike Challenge bideo emanaldia eskainiko dute, eta bukaeran ekarpen solidarioa egiteko aukera egongo da. Asteari amaiera emateko, otsailaren 7an, Iosu Juaristi eta lagunak izango dira Hegan egiteko ametsa izenburupean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide