GURS Experiences erakusketa Torre Zurin

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 29a, 16:17

GURS Experiences erakusketa egongo da ikusgai Torre Zuri eraskustokian otsailaren 4ra arte. Zuberoako mugan zegoen Gurseko kontzentrazio eremuaren inguruko erakusketa da. 1939tik 1945era, 60.000 lagun inguru hartu zituen eremuak. AskatasunArtek  erakusketa artistikoa eta historikoa osatu du.

Torre Zurin erakusketa ondorengo ordutegian bisitatu daiteke:

Ostiraletan: 18:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igandetan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide