Batasunaren festa ospatu dute Floreagako ikasle ohiek

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 29a, 11:05
Ikasle ohiek Floreagan elkartu ziren Batasunaren festa ospatzeko. Argazkia: Floreaga

Atzo, urtarrilaren 28, Floreagako ikasle ohi talde batek —1938-1947 urte bitarteko ikasleak— Batasunaren festa ospatu zuten, Don Boscoren egunaren aurretik.

 

Eguerdian, Floreagako elizan meza izan zuten Alai Batzako koroaren laguntzaz. Ondoren, Floreagako eskaileretan talde argazkia aterata, Hotel Loiolan egin zuten bazkaria. 27 lagun bildu ziren bazkaltzera, eta beste batzuk, arrazoi batzuk medio, aurtengo festara ezingo zutela joan adierazi zuten. «Taldea bakantzen ari den arren, gogor eusten dio bere festa egunari, eta elkarren arteko giroa ezinhobea da», azaldu dute Floreaga ikastetxetik. Don Boscoren eguna datorren asteazkenean, urtarrilak 31 ospatuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide