Maxixatzenen zozketak

'Moby Dick' antzezlanerako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 24a, 10:00
(Argazkiak: Gorakada taldea)

Datorren zapatuan Baztartxon izango den 'Moby Dick' antzezlana ikusteko sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatuko ditugu ostiral honetan.

 

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

Zein aktore azkoitiarrek hartzen du parte 'Moby Dick' antzezlanean?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera, urtarrilaren 26rako. Asmatzaileon artean zozketa egingo dugu, eta ostiralean jakinaraziko du Webarruen.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide