'Bullying'-aren inguruko bigarren hitzaldia emango dute Guraso Eskolan

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 23a, 10:10

Ongizate eta Gazteria sailak elkarlanean, Guraso Eskolaren bigarren hitzaldia izango da datorren ostegunean, Elkargunean. Bitartekaritza parental positiboa aurrera eramateko gakoak hitzaldia 18:30ean hasiko da.

 

Ondoren, taldekako saioetan, bullyingaren eta ziberjazarpenaren prebentzioa jorratuko da bereziki, gaian aditu direnekin. Familia, mugak eta komunikazioa nerabeekin, eta abar ere mahaigaineratuko diren gaiak dira.

Saio —doakoak— horiek otsailaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an eta martxoaren 1ean eta 8an izango dira, ostegunetan, alegia. Elkargunean elkartuko dira 15:15etik 16:45era. Izena udaletxeko Ongizate sailean eman behar da aurrez. Izen-emate epea hurrengo asteazkenean, urtarrilak 31, itxiko da. Zalantzak argitzeko, berriz, 943 85 71 74 telefono zenbakia luzatu dute.