Herritar bati 7 urteko alaba kendu izana salatu dute dozenaka lagunek

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 27a, 12:08

Herritar bati 7 urteko haurra kendu diote, eta hori salatzeko elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek gaur eguerdian Kontzejupean. Justizia eta gertatutakoaren azalpenak eskatzen dituzte.

 

Antza, abenduaren 21ean haurra bere aitak eskolara eraman zuen, eta ordutik ez du alabaren berririk. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuek deitu zioten goizean paper batzuk sinatzera joateko, eta handik ikastolara joan zenean alaba aldundiko langileek jaso zutela esan zioten. Ordutik ez du alabaren berririk familiak, eta gertatutakoa argitzeko eta alaba non dagoen esateko eskatzen du.

Bestalde, «haurrak duela urtebetetik erredurak ditu gorputzean, eta, ondorioz, bere osasun egoera ahula» dela azaldu dute umearen familiartekoek. Horregatik haurrarentzat justizia nahi dutela eskatu dute behin eta berriz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide