Udalak ez labaintzeko tratamendua eman du Espiritu Santua kalean

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 27a, 11:14

Udalak ez labaintzeko tratamendua eman du Espiritu Santua kalean eta inguruko hainbat puntutan, Julio Urkixo eta Trenbidearen Zumardia kaleen artean. Guztira, 910 metro karratutan esku hartu da. Udalak azaldu duenez, gune horrek arazoak eragiten zituen lur labainkorra zegoelako oinezkoentzat.

 

Lanen kostua 9.909 eurokoa da. Aurten ez labaintzeko tratamendu bera eman da Aizkibel kalean, Correos ondoko espaloietan. Lanen helburua erorketak saihestea eta toki guztiak irisgarriak izatea da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide