Jorge Alkorta hautatu dute 2017ko kirolaririk onena

Jorge Alkortak kaso du 2017ko kirolari onenaren garaikurra.

Jorge Alkorta triatloilaria aukeratu dute 2017ko kirolari onena, gaur arratsaldean udaletxeko areto nagusian egin den ekitaldian. Kirolariak oroigarria jaso du Javier Zubizarreta alkatearen eskutik. Guztira, hainbat modalitatetako hamazazpi kirolari zeuden ekitaldira deituta. Bestalde, Udalak aipamen berezia egin nahi izan die aurten Zubiaurre Igeri Elkarteari eta Azkoitri Triatloi Taldeari, eta bide batez haietako ordezkaritzak ere oroigarri bana jaso du.

 

2017KO KIROLARI ONENEN EKINTZAK:

 

ESKU PILOTA: JAGOBA URANGA

 

FUTBOLA:  MAIDER BADIOLA ALBERDI

 

KARATE:  IOSU CONDE RUBIO

 

XAKE: CARLOS SANCHEZ RUESGA

 

ATLETISMOA: JON PEREZ

 

IGERIKETA: JOANES TXURRUKA AIZPURU

 

DUATLOIA/TRIATLOIA: JORGE ALKORTA

- Triatloian federatuta 1992tik.

- Iroman bat Malagan.

- Zarauzko Triatloiak 10 aldiz eginda.

- Donibane Lohizuneko triatloiak 5 aldiz eginda.

- Distantzia Sprint eta Olinpikoetan Txapeldun 2000/2001/2002/2003/2004/2006. urteetan eta beterano 2. mailan (50-59 urte bitartean).

- Distantzia Sprint eta Olinpikoetan Txapeldun 2010/2011/2012/2013/2017. urteetan eta beterano 3. mailan.

- Euskadiko Txapeldun sailkapen orokorrean V-2 eta V-3 mailetan, 12 aldiz.

Guztira, 300 bat triatloietan parte hartutakoa da.

 

EHIZA: JOSU ASTIGARRAGA

 

ARRANTZA: AITOR MADRAZO

 

TXIRRINDULARITZA: IKER URIA

 

TENISA: LARA MARTIN

 

BOLOAK: JOSE MUÑOZ

 

SASKIBALOIA: JAKES ODRIOZOLA

 

GIMNASIA ERRITMIKOA:

LAURA ALBERDI

AITANA SANCHEZ

MIRARI ITURBE

ITSASO SORALUZE

EIDER CABALLERO

IRATI ARAMBARRI

 

HERRI KIROLA: JULEN ALBERDI

 

AUTOMOBILISMOA: DENIS MARTIN

 

KIROL-DANTZA: JENNY CALERO

 

Erlazionatuak

2017ko kirolari onenak, iruditan

Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide