Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 21a, 12:50

Tta-kun tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte gaur, hilak 21:

Dean: patata-tortilla, haragi-bola eta txorizoa.

Atraskua: txistorra eta gazta irasagarrarekin.

Txalintxo: txorizo egosia.

Latz: urdaiazpiko-tortilla, haragi-bola eta arrain pastela.

 

Ttakun: txistorra eta haragi-bolak.

Etxe-Aitz: txistorra eta oilasko krokantea.

Koxka: txistorra.

Zurt: berenjena, piper pikiloa, tipula karamelizatue eta intxaurrekin osatutako pintxoa eta oilasko hegoak.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.