Igor Zubeldiak aurreneko gola sartu du Lehen Mailan

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 21a, 09:57

Argazkiak: Real Sociedad

Igor Zubeldiak ez du berehalakoan ahaztuko Sevillaren aurkako partida. Atzo, Realak 3-1 menderatu zuen Sevilla FC, eta futbolari azkoitiarrak egindako golak Reala garaipenaren bidean jarri zuen.

 

Neurketaren amaieran elkarrizketatu zuten azkoitiarra. «Neurketa oso biribila izan da. Zelairatu eta ukitu dudan lehen baloian lortu dut gola. Hori lortzea amets bat zen niretzat, eta bete dut», azaldu zuen Zubeldiak telebista kameren aurrean.

76. minutuan zelairatu zen azkoitiarra, David Zurutuzaren lekua betetzeko. Minutu horretan bertan, ukitu zuen lehen baloian, azkoitiarrak bi eta batekoaren gola egin zuen Mikel Oyarzabalen pasea aprobetxatuta.

Sevillaren aurkakoa Carlos Vela mexikarraren azken neurketa zen Realaren kamisetarekin, eta Zubeldiak, artean zelairatu gabe aulkian zegoen jokalariarena joanda ospatu zuen gola.

 

Gola bideoa ikusteko, loturan. (Zubeldiaren gola, 00:45 minutuan)