Iritsi dira Errege Magoak Azkoitira

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 21a, 12:03

Gaur goizean iritsi dira Errege Magoak Azkoitira. Floreaga Ikastetxeko ikasleen gutunak jaso dituzte Baztartxo antzokian eta txikienak agurtu dituzte ondoren. Datorren urtarrilaren 5era bitartean atsedena hartuko dute orain Errege Magoek. Egun horretan, 19:30ean, Santa Klaratik abiatuta, Kabalgata egingo dute eta ondoren etxe guztietan sartuko dira opariak uztera.