Kontuz etxez etxe bisitak egiten ari diren Iberdrolako komertzialekin

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 20a, 17:43

Iraurgi Berritzenek ohartarazi du etxez etxe dabiltzala komertzial batzuk, eta nahiz eta Iberdrolaren izenean datozela adierazten duten, beste enpresa batetik datozela, gasaren eta argiaren fakturak erakusteko eskatuz horiek gainbegiratzeko.

 

Fakturaz gain, bankuko azken lau digitoak eskatzen dituzte eta baita NAa ere. Gainera, beraiek oraindik etxean daudela telefonoz deitzen dizute esanez zein izango diren ordundik aurrera aplikatuko zaizkizun baldintzak fakturan, baina ez dutena adierazten da enpresaz aldatzen ari zaizkizula. Kasu batzuetan ez dute inolako dokumentaziorik uzten, beraz adi egon, eta ez erakutsi inori ere gasa edo argi indar fakturarik, eta batez ere ez eman inori bankuko datuak. Inolako zalantzarik izanez gero jarri harremanetan kontsumo bulegoarekin, 943157193 eta 943857305 telefono zenbakietara deituta.