Anton Mendizabalen bost eskultura, Oteiza Frontoietan

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 13a, 15:29

Udalak Anton Mendizabalen bost eskultura jarri ditu Oteiza Frontoien ondoan, 'pilotariaren figura omentzeko xedez'. Kutxa Fundazioak doan utzi dizkio eskulturak Azkoitiko herriari. Pilotariek eskuzko modalitatean hartzen dituzten postura ezberdinen interpretazioen isla dira eskulturak.

 

Pilotaz proiektuari izena ematen dion eskultura multzoa 90eko hamarkadan sortu zuen Mendizabalek. Berriki jarri dira frontoietan pilota eta pilotariaren figura balioan jartzeko xedez. Pilotaz proiektu eskultorikoa osatzen duten berrogei obretako bost da. Artistak Kutxa Fundazioaren mezenasgoarekin sortu zituen artelanak. Entitate hori da, hain justu, obren jabetza duena eta 2016ko ekainean Azkoitiko Udalaren esku utzi zituen artelanak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide