Elurrarekin ere, Maxixatzen banatzen

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 1a, 18:44

Nerea Osinalde eta Iraide Alberdi, Maxixatzeneko banatzaileak.

Gaur hasi dira abenduko Maxixatzen aldizkariak banatzen. Elurra gogotik egin du egun osoan zehar, baina hori ez da oztopo bat izan, eta hileko lehen ostirala izanik, aldizkaria bazkide guztien etxeetara banatzen ari dira. Gaur banatu gabekoak bihar goizean banatzen jarraituko dute.

Egin zaitez bazkide, eta jaso aurrerantzean egingo ditugun aldizkari guztiak etxean!

Abenduko aldizkariko protagonistetako bat da Atzegi, adimen urritasuna dutenen aldeko elkartea eta horrez gain, Juan Carlos Perez musikariaren hitzak, polboroiak etxean prestatzeko errezeta, eta beste herritar batzuen testigantzak ere ekarri ditugu gure orrialdeetara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide