'Asesinato en el Orient Express' eta 'Hurrak eta lapurrak' filmak asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 29a, 11:03

Asteburu honetan bi film emanaldi izango dira Baztartxo antzokian. Asesinato en el Orient Express eta Hurrak eta lapurrak filmak eskainiko dituzte ostiraletik astelehenera bitartean.

 

Asesinato en el Orient Express ostiralean, zapatuan, igandean eta astelehenean eskainiko dute. Ostiralekoa eta zapatuakoa 22:00etan izango dira, igandekoa 19:30ean, eta astelehenekoa —ikuslearen eguna— 20:00etan.

Filmaren laburpena:

Orient Express tren mitikoaren bidaia batean, Hercules Poirot detektibe belgikarrak bidaia horretan gertatutako hilketa bat ikertuko du. Gertaera bidaian gertatu izanaren ondorioz, bidaiari guztiak bihurtuko dira

 

Hurrak eta lapurrak filma haurrentzako filma izango da. Igandean 17:15ean hasiko dira emanaldiarekin.

Filmaren laburpena:

Hemen dira berriro Surly eta bere taldea! Oaktoneko alkateak Askatasunaren Parkea suntsitzea eta haren tokian erakarpen-parke arriskutsu bat eraikitzea erabaki du. Baina Surly eta bere lagun bitxiak elkartu egingo dira beraien etxea defendatzeko, alkatea garaitzeko eta parkea salbatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide