Azkoitiarrak Gipuzkoako txapeldunordeak gomazko paletan

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 28a, 17:12
Argazkian, Iker Epelde, Igor Juaristi eta Markos Azpiroz.

Joan den ostiralean, azaroak 24, jokatu ziren Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren gizonezkoen gomazko paletako finalak, Donostiako Loiola auzoan. Iker Epeldek eta Igor Juaristik osatu zuten Azkoitiko finaleko bikotea, eta azkenean, Danok Bat taldeak jantzi zuen 2. mailako txapela, Azkoitia mendean hartuta.

 

Elezgarai-Garalde bikotearen Danok Bat taldeak Epelde-Juaristiren Azkoitia 2 taldeari irabazi zion, 25 eta 16. Finala Juaristik jokatu bazuen ere, gainerako sei jardunaldiak Markos Azpirozek jokatu zituen. Ordea, finala jokatzeko min hartuta zegoen, eta Igor Juaristik jokatu zuen haren ordez. 
Aurten, gainera, bigarren mailatik lehenengo mailara igotzea lortu dute azkoitiarrek.
 
Hauek dira azkoitiarrek sei jardunaldietan lortutako emaitzak: 
 
 
Argazkian, aurtengo txapeldunak eta txapeldunordeak. 
 
 
Argazkian, Iker Epelde eta Markos Azpiroz (2016).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide