Gabonetako Bonoak eskuragarri izango dira larunbat honetan, Herrixen elkartearen bulegoan

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 28a, 10:53

Herrixen Merkatari Elkarteak Gabonetako Bonoak salgai jarriko ditu datorren zapatuan, abenduaren 2an. Eskuratu nahi dituenak Herrixen elkartearen bulegora joan beharko du (Herriko plazan, Kultur Etxeko lehen solairuan) 10:00etatik 14:00etara bitartean.

 

35 euroren truke, 50 euroko bonoak salduko dira. Guztira, Herrixen elkarteak 200 bono salduko ditu. Erosle bakoitzari NAN-a eskatuko zaio eta bono bakarra erosi ahalko du.

50 euroko bonoa 10 euroko bost txarteletan banatuko da erabiltzerakoan errazagoa izateko. Beraz, eskuratzen dutenek %30eko deskontua lortuko dute. Tokiko merkataritza txikiaren garrantziaz jabetzeko beste ekimen bat da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide