'I am not your negro', 'Deep' eta 'La buena mentira' filmak asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 22a, 09:38

Asteburu honetan hiru film emanaldi izango dira Baztartxo antzokian. I am not your negro, Deep eta La buena mentira eskainiko dituzte ostiraletik astelehenera bitartean. Baztartxo antzokiko ordezkariek jakinarazi dutenez, zapatuan ez da emanaldirik izango.

 

Ostiralean, forumari dagokion filma emango dute. 22:00etan hasiko da I am not your negro. James Baldwin idazleak Amerika berriko mugimendu afroamerikarraren historia azaltzen du, Remember The House amaitu gabe dagoen liburuaren luzapen gisa.

Filmaren laburpena:

 

Igandeko emanaldiak haurrentzako filmarekin hasiko dira. Deep filma 17:15ean emango dute Baztartxon. Etorkizun hurbilean, lurra planetan bizirik diren bakarrak ozeano azpian bizi diren izaki txiki batzuk dira, Kraken mitikoak babestutakoak. Hondamendi batek Deep olagarroa eta bere lagun Evo eta Alice bidaia arriskutsu bat egitera behartuko ditu. Bertako abentura basatiak gainditu eta leizeetako lagundak salbatuko dituzte.

Filmaren laburpena:

 

Deep filmaren ostean, La buena mentira eskainiko dute, 19:30ean. Azken film hori astelehenean ere emango dute, 20:00etan. Garapenean bidelagun egitasmoaren barne antolatutako filma da. Gerra Zibil sudandar bateko errefuxiatu bat Estatu Batuetan bizi diren beste haur sudandarrekin elkartuko da. Ameriketara iritsi bezain laster, Carrie ezagutuko dute. Langile soziala da Carrie, eta mundura nola moldatu behar duten azalduko die umeei.

Filmaren laburpena:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide