Beningo zozketako saria eman da

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 21a, 09:26

Amaia Bidezabalek jaso du Gazteak eta Garapena taldeak antolatu duen zozketako saria, 6.794 erreserbako zenbakia duen txartela ekartzean. Saria azaroaren 18an eman zen, joan den larunbatean.

 

Bidezabalek eskuratu ditu Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” margolariek eginiko koadroak, Iker Irribarria pilotariak sinaturiko elastikoa eta Joseba Jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria.

Aurten ia 5.000 txartel saldu dira. Diru hori oso-osorik Salestarrek Beninen (Porto Novon eta Cotonoun) kaleko umeen alde duten solidaritate proiektura bidaliko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide