2017/11/25 18:00

Ikuskizuna

'Bizkaia' emanaldia

'Bizkaia' emanaldia
Baztartxo, Azkoitia

'BIZKAIA' izango da aurtengo San Andres jaien barne azaroaren 25ean, 18:00etan, estrainekoz taularatuko den ikuskizun berria.

Ordubete eskas iraungo duen ikuskizuna, Iraurgi abesbatzak, Azkoitiko musika bandak eta
Sahatsa dantza taldeak elkarlanean osatua izan da.

Pablo Sorozabalen lanak eta gaiarengatik edo erritmoengatik nolabaiteko lotura duten Jesus
Guridi musikari handiarenak, doinu eta abesti herrikoiak eta Benito Lertxundiren doinu eta
abesti kontenporaneoagokoek gozatzen duten ikusgarria da gozagai.

Mendez-mende iraun duten dantza tradizionalez gain, ikusizunean zehar taula gainean sortuko
diren musika tresnen eta ahotsen doinuei, sortu berri diren landutako koreografiek gozatuko
dute irudia.

Hasiera hunkigarri eta bukaera polita dituen ikuskizuna da 'BIZKAIA'.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide