Vanesa Cerrajero eta Josu Imaz irabazle IV. San Martin Mendi Lasterketan

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 13a, 11:40

Joan den zapatuan jokatuko zen, laugarren aldiz, San Martin egunerako auzoko Mikologia elkarteak antolatzen duen San Martin Mendi Lasterketa. Azpeitian bizi den Josu Imaz beasaindarra izan zen lehena mutiletan —34:55—, eta Vanesa Cerrajero azpeitiarra nesketan —45:25—.

 

Elkartetik irten zen lasterketa eta zortzi kilometroko ibilbidea burutu behar izan zuten San Martingo ermitara iristeko. Bi irabazleek Kurutzia baserriko produktuekin betetako saskia jaso zuten, eta parte hartu zuten 55 lasterkeriren artean hainbat zozketa egin zituzten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide